HERRIKO EGUR MOZKETAK

14.12.2018

Uztaritzeko Herriko Etxeak, berotzeko egur salketak eginen ditu.
Egur mozketak oihanean, kudeaketa iraunkor batean egin beharko dira eta ahal bezain bateko segurtasun baldintza handienetan..
Jakinez alde batetik, oihanaren antolakuntzarako plana 2018ko urte hondarrean bururatzen dela eta mozketentzat atxikiak diren lursailek ez dutela lehen bezalako egur nahikorik hornitzen ahal, eta bestalde segurtasunari lotuak diren ONFaren erabakiek, zuhaitz diametroa mugatzen dutela zuhaitz mozketarentzat.

2019ko herriko egur mozketen baldintzak hona hontakoak dira :
2018 urtean egurrik ukan ez duten herriko biztanleek baizik eskura ditzazke egur loteak, beren izena herriko etxeko zerbitzu teknikoetan emanez (Landagoieneko guenea, astelehenetik 13 :30etan ortziralera 12 :00etan) eta hori, 2018ko abenduaren 17tik 2019ko urtarrilaren 11ra barne.
Telefonoz eginen diren izen emateak ez ditugu kondutan hartuko. Lote bakar bat eskainia izanen da familika, eskuragarri diren loteen andanaren arabera mugaturik.

Hautaketa, LAPURDI Gelan iraganen da, 2019ko martxoaren 3an, igandez, goizeko 9 :30etan.
Lote horiek, ez dira familien beharrentzat baizik atxikiak izanen.
Oihanaz ardura duen herriko batzordeak.hautagaien zerrenda aztertuko du.

Loteek, 8 ezterretako bolumena izanen dute, nunbait han.
Lote banaren prezioa : 195,00€.

Zuhaitzak, herriko egur mozlarien esku utziak izanen zitzaizkie baldintza hauetan :Herriko etxeak mozturik, abarreztaturik eta lote zenbakidunez bildurik izanen dira, sartzeko erratza izanen den gune batean.