BIZI ETA ONDARE HISTORIA

11.09.2020

2020ko abenduaren 28a eta 31a artean, Insee-k estatistika ikerketa bat eginen du familien bizi Historiaz eta Ondareaz.

Ikerketa horri esker, ondarea nola sortzen eta transmititzen den uler daiteke, familiei beren historia pertsonalari buruz galdetuz. Helburua da familiek dituzten ontasun higiezinak, finantzarioak eta profesionalak deskribatzea, baita haien maileguak ere.
Europa mailan egin da 2010etik, eta nazioarteko konparazioak egiteko aukera ematen du inkestak. Zenbait familientzat, inkesta hau, 2014/2015ean eta 2017-2018ean galdeztatuak izan ziren inkesten jarraipena da. Ber famillia horiei berriz galdeginez, ondarearen eta osaketaren bilakaera neurtu daiteke.

Gure herrian, familia batzu galdeztatuak izanen dira. Insee-ko inkestagile bat zuekin harremanetan jarriko da, zuen galdeztatzeko. Ikertzaile ofiziala dela frogatzen duen txartel bat erakusteko gai izanen da.

Aitzinetik eskertzen zaituztegu eginen diozuen harrera gatik.

Informazio gehiagoren ukaiteko:  https://www.insee.fr/fr/information/2964509