IDORTEA : EUSKAL HERRIA « ALERTA » MAILAN DA

30.07.2026

Uztailaren 28az geroztik, 18:00etatik goiti, Euskal Herriko herri guziak « Alerta » mailan dira edateko uraren erabilerarentzat.

Azken euriak egin baditu ere, ibaietako emariak biziki apalak dira oraindik. Horregatik, denek ahal bezainbat ura aurreztu behar dugu.

Norbanakoentzat murrizketa nagusiak :

  • Baratzeak, belardiak eta lorategiak ureztatzea debekatua da 08:00etatik 20:00etara.
  • 1 m³ baino gehiagoko igerileku pribatuak betetzea debekatua da, maila eguneratzeko izan ezik.
  • Etxean ibilgailuak garbitzea debekatua da.
  • Fatxadak, teilatuak eta espaloiak garbitzea debekatua da, osasun edo segurtasun arrazoiengatik izan ezik.
  • Zirkuitu irekiko apaingarri-iturriak gelditu behar dira, ahal denean.


Enpresek, kirol instalazioek eta laborariek ere murrizketa horiek bete behar dituzte. Salbuespen batzuk badira laborari profesionalentzat.

  • Amanda handiena: 1.500 € pertsona batentzat eta 7.500 € enpresa batentzat.

 https://vigieau.gouv.fr/