IDORTEA

10.08.2026

Ur emariak apaltzen ari dira. Horregatik, Errobin, bere ibaiadarretan eta lurpeko uretan ur-hartzeak mugatuak dira, agorrilaren 7ko 18:00etatik urriaren 31ko 18:00ak arte.

 

Neurri nagusiak :

 

  • Laborantzako ur-hartzeak debekatuak dira, baratzezaintza, lorezaintza eta fruitu-arbolen ureztatzea salbu, 20:00etatik 08:00etara.
  • Baratzeak ureztatzea debekatua da 08:00etatik 20:00etara.
  • Belardiak eta lore guneak ureztatzea debekatua da.
  • 3 urte baino gutiagoko zuhaitzak eta zuhaixkak astean 2 aldiz bakarrik ureztatzen ahal dira, 20:00etatik 08:00etara.
  • Etxean ibilgailuak garbitzea debekatua da.
  • Igerilekuak betetzea eta hustea debekatua da.
  • Fatxadak, teilatuak, espaloiak eta bideak garbitzea debekatua da, osasun edo segurtasun arrazoiengatik izan ezik.

 

Neurri hauek ibaietatik, putzuetatik eta zundaketetatik hartzen den urari dagozkio.

 

Milesker deneri ura zaintzeagatik.

 

Prefetaren agindua: 64-2026-08-06-00009