OIESKERIAK
Behin baino gehiagotan, bide-seinale batzuk nahitara andeatuak izan dira herrian.
Bide-seinale batzuk errotik kenduak edo hautsiak izan dira, ondorioz, bideak seinalerik gabe utziz leku batzuetan.
Maleruski, gaiztakeri horiek ez dira bakan gertatzen. gisa bereko andeatzeak gertatu baitira berrikitan.
Herriko Etxeak oroitarazten du bide-seinaleak funtsezkoak direla ororen segurtasunarendako: auto-gidariak, bizikletariak eta oinezkoak.
Andeatze edo desagertarazte horiek ondorio lanjerosak sortzen dituzte, istripuak eraginez, batzuetan larriak.
Ekintza horiek errepikakorrak izanki, Herriko Etxeak justizia salaketa bat egin du.
Andeaketa horien egileek erantzukizun handia dute istripu kasuetan, erabiltzaileentzat sortzen dituzten arriskuengatik.
Herriko Etxeak galdegiten dauku, interes kolektiboaren onetan ezarriak izan diren ekipamendu publiko horiek errespeta ditzagun, eta herritar guziak eskertzen ditu beren zaintzagatik.



