KORRIKA UZTARITZEN

25.03.2026

Korrika Euskararen aldeko lasterketa handi bat da, bi urtez behin Euskal Herrian antolatzen dena. 10 egun baino gehiagoz, lasterketak herriak eta hiriak zeharkatzen ditu,egunez eta gauaz gelditu gabe.

Parte hartzaileek lekukoa kilometroz kilometro pasatzen dute. Lekukoaren barnean euskarazko mezu sekretu bat dago, eta Korrikaren bukaeran irakurtzen da.

Uztaritzen, Tolosako auzapeza eta bere auzapezordea Uztaritzeko auzapezarekin batera izan dira, herriko etxeak eraman duen kilometroan parte hartzeko. Herriko hautetsi batzuk ere han ziren, momentu eder hori elkarrekin partekatzeko.

Ttipi-ttapa korrika !!