UZTARITZEKO HERRIKO ETXEAK LANGILE BAT BILATZEN DU!
19.08.2026
Hilabete bateko kontratua, berritzeko aukerarekin, gero titular izateko aukerarekin
Lanpostua ahal bezain laster hasteko
Zerbitzuko arduradunarekin, berdeguneetako lan desberdinetan parte hartuko duzu.
Lan nagusiak:
- Herriko berdeguneak zaintzea: kirol zelaiak, herriko eraikinen inguruak, biribilguneak, parkeak, lorategiak eta hilerriak
- Belarra moztea, belar txarrak kentzea, landatzea eta zuhaitzak eta landareak moztea
- Kirol zelaietako marrak egitea eta loreztatze lanak prestatzea
- Zuhaitzen egoera kontrolatzea eta arriskurik baden begiratzea
- Lanetarako ibilgailuak gidatzea
- Materiala kontrolatzea eta arazorik bada seinalatzea
- Hornitzaileak, aurrekontuak, eskaerak eta material erosketak segitzea
- Behar denean, Zerbitzu Teknikoetako beste taldeei laguntzea
- Egunero egindako lanen berri ematea
Bilatzen dugun profila:
- Berdeguneetan formakuntza izatea
- B gidabaimena beharrezkoa
Zure hautagaitza bidali: ressources.humaines@ustaritz.fr
Partekatu eskaintza hau zure inguruan!



