UZTARITZEKO MEDIATEKA

05.11.2025

Uztaritze: mediateka berriaren eraikitzea aitzina doa

 

Iragan udaberrian aipatu genuen bezala, eta gero eta gehiago ageri da: berrikitan Lota parke-ondotik pasatu baldin bazarete, Xantiera aitzinatu dela ohartu zaitezkete. Udaz geroztik, paretak altxatuak dira, zurezko egitura pausatua eta eraikinaren itxura gero eta agerian da.

 

Lapurdi plazaren eta Lota parkearen artean kokatua, mediateka berriak 2027an irekiko ditu ateak. Arkitektura bioklimatikoan oinarritua izanen da eta geotermia-sistema bati esker berotua izanen da.

 

Bertan aurkituko duzuena

 

Bururatu orduko, mediatekak publiko guzientzat pentsatuak diren eremuak eskainiko ditu: ikasteko, jostatzeko, irakurtzeko edo besterik gabe elgarrekin egoteko.

 

Eskainiko dizkigun artean:

  • 21 000 liburuz osaturiko liburutegia, horietarik 2 500 euskaraz
  • 500 gizarte-jokoz eta gaming eremu batez osaturiko ludoteka bat,
  • Espazio numeriko bat
  • 120 lekuko animazio-gela moldagarria
  • Kanpoko jokoak
  • Irakurtzen, eleketan, lanean aritzeko edo gustura egoteko gune atsegina

Bizi-leku berri bat

 

Denei irekia, hurbil errexa eta gaur egungo beharretara egokitua, hondarrerat mediateka honek erakusketak, tailerrak, irakurketak, proiekzioak eta animazioak eskainiko ditu.