LANDETAKO ETA GIRONAKO SUTEAK
Landetan eta Gironan piztu diren suteak hasi zirenetik, Uztaritzeko biztanle anitz Herriko Etxearekin harremanetan sartu dira laguntza eskaintzeko.
Bihotzez eskertu nahi ditugu laguntza proposatu duten guziak. Horrek erakusten du Uztariztarrek elkartasun handia dutela holako memento zailetan.
Lehen egunetik, hautetsiak eta Herriko Etxeko zerbitzuak harremanetan sartu dira egoera ikusteko eta zer egin daitekeen aztertzeko.
Gaur egun, beharrak batez ere suhiltzaileentzat eta laguntza zerbitzuentzat dira.
Bihotzez eskertu nahi ditugu ere Uztaritzeko suhiltzaile boluntarioak, beren lankideekin batera lanean ari direlako, baita kaserna ere, materiala utzi duelako.
Herriko Etxeak egoera hurbiletik segitzen du. Behar berririk balitz, berehala jakinaraziko dizuegu.
Gure pentsamenduak sute hauen kontra lanean ari diren guzieri doaz, baita hondamendi honek hunkitu dituen pertsoneri ere.
Bero handiak eta idortea direla eta, kontuz ibili behar da Euskal Herriko oihanetan, surik ez pizteko.
Denek lagun dezakegu gure ingurua zaintzen eta kontuz ibiliz.
Prebentzio aholkuak hemen:
www.ecologie.gouv.fr/feux-foret-et-vegetation



