LAPURRETA ETXEETAN : NOLA HOBEKI BABESTU ZUEN ETXEA ?
15.04.2026
Uztaritzeko jendarmeriak sentsibilizazio mintzaldi bat antolatzen du, herritar guziei idekia, etxeetako lapurreten arriskuz informatzeko eta nola babestu azaltzeko.
Topaketa honetan, jendarmeek bereziki aurkeztuko dituzte :
- lapurrek gehien erabiltzen dituzten teknikak
- etxeetan sartzea errazten duten ohiko akatsak
- egunerokoan hartu beharreko erreflexu onak
- etxea segurtatzeko aholku sinpleak
Mintzaldi hau trukatzeko aukera izanen da.
Apirilaren 28an, asteartea - 19:00etan - Uztaritzeko Herriko Etxean
Mintzaldia urririk eta guzientzat idekia



