MAIL FALTSUAK, SMS IRUZURTIAK, PIRATATZEAK, BANKU IRUZURRAK…
13.05.2026
Mail faltsuak, SMS iruzurtiak, piratatzeak, banku iruzurrak… Interneteko iruzurrak gero eta gehiago dira eta edonor hunkitu dezakete.
Arriskuak hobeki ulertzeko eta egunero hartu behar diren ohitura onak ikasteko, Uztaritzeko Jendarmeriak sentsibilizazio mintzaldi bat antolatzen du, deneri idekia.
Aholku praktikoak, adibide konkretuak, trukeak eta prebentzioa izanen dira arratsalde huntan, numeriko segurtasunari buruz.
Ekainaren 9an, asteartez - 19:00etan - Lapurdi gelan / Uztaritzeko Herriko Etxean
Sartzea urririk eta deneri idekia
Ez igurika biktima izan arte informatzeko.



