PARTE HARTU UZTARITZEREN ETORKIZUNEAN: BAT EGIN GAZTEEN HERRIKO KONTSEILUAREKIN!

12.10.2026

Zure herrian parte hartu nahi duzu, zure ideiak partekatu eta interesatzen zaizkizun proiektuak sortu? Uztaritzeko GHK-k kide berrien xerkatzen dutu, eta behar bada zu zira gure hurrengo partaidea!

Zer da GHK?
20 gazteren taldea, bi urterako hautatuak, elkarrekin Uztaritzeko herritarrentzat proiektuak sortzen: ekitaldiak, ekologia, topaketak...

Zergatik sartu behar zira GHK-ra?
1. Adierazi! Leku ezin hobea da zure ahotsa entzunarazteko eta zure gustuko ekimenak proposatzeko.
2. Ikas ezazu demokrazia! Ikasi nola funtzionatzen duen zure herriko etxeak eta izan zaitez erabaki garrantzitsuen parte hartzaile.
3. Garatu zure trebetasunak! Taldean lan egitea, proiektuak antolatzea...
4. Ezagutu beste gazte batzuk! Izan zaitez gazte motibatu eta sortzaileen talde bateko kide!

Nola eman izena?

Uztaritzen bizi baldin bazira, 9 eta 13 urte artean badituzu eta CM1etik bosgarrenera eskolatua bazira, zure hautagaitza proposatzen ahal duzu. Deskargatu eta bete zure izen-emate agiria  (1.1 MB) pdf, ustaritz.fr webgunean eskuragarri, eta bidali 2026ko urriaren 30a aitzin  cmj(at)ustaritz.fr  helbidera edo utzi Herriko Etxeko harreran.