UHOLDE ARRISKUEN PREBENTZIO-PLANA (UAPP)

12.04.2021

UZTARITZEko Uholde Arriskuen Prebentzio-Planaren karietara, «Kontzertazio publikoaren» erregistroa biztanleen esku da Herriko etxean (Gaztelondo etxean), ohiko egun eta orenetan: astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 9:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:00etara / larunbatetan 8:30etik 12:30era.

Erregistroa zabalik egonen da 2021eko martxoaren 25etik 2021eko apirilaren 18ra.

G.I.S (Geografia-informazioko sistema) eta bideo bertsioa eskuragarri da ere, Herriko etxeak publikoaren esku ezartzen duen ordenagailu baten bidez.