PARTE HARTZEKO AUKERA EMATEN DUEN LANDAKETA – HARDOIKO OIHANA

19.11.2019

Uztaritzeko Hiriak eta Office National des Forêts erakundeko langileek gomitatzen zaituzte, 2019ko abenduaren 8an, igandearekin, arbolak elkarrekin landatzera, Hardoi inguruan.

Botak, eskularruak, aitzurrak edo aitzurrotxak eta umore ona hartu eta zatoz!

Iniziatiba horren helburua da Uztariztarrek konkretuki eta zuzenean parte har dezaten oihanaren berritzean.

ONF erakundeko hemengo arduradunak du operazio hori gidatuko.

Parte hartzaileen errezibitzea: orientazio mahaiko aparkalekua, 8:30ean.

Izen emateko: mairie@ustaritz.fr edo telefonoz, Herriko Etxeko harreran (Tel.: 05.59.93.00.44) abenduaren 5eko (osteguna).

Aktibitate horiek familia osoari zuzenduak zaizkio, kitorik.