GAZTELONDOA HERRIKO ETXEA BERRIZ IREKIKO DA LARUNBAT GOIZETAN

17.09.2020

Osasun krisia hasi geroztik, Herriko kontseiluak neurriak hartu ditu zerbitzu publikoen jarraipena segurtatzeko, herriko agenter eta herritarrer bideratuak diren osasun baldintza segurenen berme egonez.


Harrera fisikoa berriz irekitzearen karietara, jakinarazten dizugu 2020ko urriaren 3tik goiti, GAZTELONDOA Herriko Etxea (biztanleriaren ganako zerbitzua) berriz irekia izanen dela larunbat goizetan, 08:30etik 12:30era.

Haatik eta ahalaz, zure eskaerak ez baldin badu herriko etxeraino jitea behartzen, eskertzen zaitugu telefonoz edo Emezuz helaraztea.
Irekitze hau eginen da, azpiko araudizko osasun agindu hauek errespetatuak baldin badira bakarrik :

  • Maska soinean ezartze baitezpadakoa
  • Gel hidroalkoholikoa bisitarien esku uztea sarbide gunean
  • Gehienez 3 pertsona harlekuan (1 leihatilan – 2 goaitean)
  • Gutienez metro 1eko distantzia kide bakoitzaren artean.