« HERRIKO BOZAK »ANTZERKI GAUA

07.11.2019

"Herriko bozak" antzerkiaren emanaldia urriaren 27an, Uztaritzeko Arruntza auzoan, arrakasta gaitza ! 2019ko urriaren 27an, Arruntzan, Zortziko kultur elkarteak antzerki arratsalde bat antolatu du.

"Herriko bozak", Piarres Larzabalen antzerkia. Senpereko IDUZKILORE taldeak aurkezturik.
Maika ETXEKOPAR, taula zuzendari.


Arruntzako ERDIKO ETXEA zanpez bete da : 225 jende !

Jokalariak agertu orduko, harrera ezin hobea egina izan zaiote: irri, karkaila, txalo.

Duela 63 urteko antzerkiak ez du batere mitxarik galdu. Beti komedi aparta gelditzen da!

Nahiz, Maikaren bidez, antzerki hau oraikotu den. Lehengo luzetasun batzu laburtuak izan dira.

Lehen zuten baino garrantzi gehiago dute orai emazteek ! Eta bai ! ...60 urtez, ohidura batzuk aldatu dira.

ZORTZIKO taldeak eskerrik beroenak nahi ditu eman etorri diren ikusle guzieri baita ere IDUZKILORE taldeari.

Zortzikorentzat
Peio Berhocoirigoin