SOLiHA – LEHENBIZIKO ALOKASARI ABANTZAU

23.03.2018

SOLiHA  Akitania Berria-k * Lehenbiziko Alokasari Abantzua aurkezten dautzu. Akitania Berria eskualdeak sustengatzen duen baliabide honi esker, gazteek diru laguntza abantzu bat erdiets lezakete beren lehenbiziko alokasariaren errazteko.
 
Hautagaitza irizpideak :
-  18 eta 30 urte bitarte ukan
-  Parke pribatuko alokatzaile izan
-  Formakuntzan edo ikasketan arizan Akitania Berrian
-  Akitania Berrian kokatua den bizitegi bat ukan
-  Alokatze kontratua gutienik 15 egunez geroztik izenpetua izana.
 
300€taraino hel daitekeen abantzu hori itzultzekoa da zonbeit hilabetez.
Esku ukaldi honi esker, etxe sartzearentzat aitzinetik pentsatuak ez zituzten gastuak, aiseago kitatzen ahalko dituzte (kontagailuen irekitze…).

Baliabide honek ez du, diru itzultze gastuetatik kanpo, beste gasturik sortarazten.
Eskaera baten egiteko, arras erraza da, ondoko web helbidean aurki dezakezun eskaera orria osatzea aski duzu :  https://avanceloyer.solihanouvelleaquitaine.fr/faire-une-demande.php 
 
Xehetasun gehiagorentzat, zoazi gure webgune honetara : (https://avanceloyer.solihanouvelleaquitaine.fr/  ) « Contact » atala.
 
* SOLiHA mugimenduaren kidea den SOLiHA Akitania Berria-k, bizilekuaren hobekuntzarako lehenbiziko aktorea da Frantzian. Bere helburua da herritar guziei bizitegi duin batean sartzea eta beiratzen laguntzea. SOLiHA Akitania Berria hurbileko elkarlangintzan ari da Akitania Berria Eskualdearekin. Gure eskarteak, Akitania Berriko lurraldean aurkitzen diren bizitegi problematikei ihardesten dazkoten lurraldeko baliabideak kudeatzen ditu.