ASKI ASIAKO LIZTORREI !

06.05.2026

Asiako liztorra mehatxu handia da gure erleentzat eta naturarentzat.

Erleak eta beste intsektu anitz hiltzen ditu, eta habia bat etxeen edo leku publikoen hurbilean delarik, arriskutsua izan daiteke.

Udaberrian, erreginak habiak egiten hasten dira. Momentu ona da tranpak ezartzeko eta haien hedatzea mugatzeko.

Tranpa erraz bat egiteko :

  • Garagardoa + granadina edo kassisa zirop baten herena
  • Zintzilikatu lurretik 1,50 metrora, eguzkitan, lore edo fruitu arbolen hurbilean.

Noiz tranpatu ?

  • Otsailetik maiatzera / Urritik azarora

Herriko Etxeak tranpak emaiten ditu biztanleentzat, kopuru mugatuan.

Habia bat ikusten baduzu, ez hurbildu eta deitu Herriko Etxera.

Denek elgarrekin, babes ditzagun gure erleak eta natura.

Partekatu mezua !