TALOWEEN – ARRUNTZAKO ESKOLA

11.10.2019

Ilargi bete gau batez, auzoalde huts bat, zakur bat uhurika ari urrunean… Baina, nor ote da gure ate joka ari??

Halloweeneko mamuak dira, Arruntzako eskolan sartzen ari. Urriaren 18an, ortziralea, 18:30etik goiti!

Orroaz ari diren kuiek, sorgin sudur makodunek eta beren hilobitik atera berriak diren zonbiek,  ezin ahantzizko gau izigarri bat bizi araziko daukute!

Zatozte gure talo gazien edo azukratuen dastatzera… ahotik ezin utziak!

Tipi eta handi gomitatzen ditugu gurekin etortzera, beren jantzi ikaragarrienekin beztiturik.

Egitarauan: mozorrotze lehiaketa haurrentzat, kuia lehiaketa, pinatak eta deabruaren musika!

  • Arruntzako eskola publiko elebiduneko guraso elkarteak antolatua.
  • Baitezpadakoa izanen da haurrak heldu batekin egotea eta honen ardurapean izatea.