TRENP’OREKA TAILERRA

12.12.2019

UZTARITZEko Gizarte Ekintzako Herriko Zentroak, 64 Departamenduko Nahitarako Gimnastika eta Gorputz  Heziketa Batzordearekin partaidetzan eta herrian kokatua den bere OSASUNA labelizatua den elkarteak, « Form’Equilibre » tailerra antolatzen dute laugarren urtekotz jarraikian.


ASEPTeak diruztaturik, urririk den tailer hau, honen ezagutza lehen aldikotz egiten duten Euskal Hirigune Elkargoko adindun guziei eskainia da.  


Informazio bilkura bat iraganen da, 2020ko urtarrilaren 9an, osteguna, 14:30 etan, Uztaritzeko LAGUNEN ETXEA gelan. Bilkura horretan parte hartzea baitezpadakoa da Tailerran izena eman gogo baduzu.  


Izen emateen arabera, oren bateko saioak iraganen dira 12 astez, ostegun, 14:30etatik 16:00etara, 2020ko urtarrilaren 16tik goiti (eskolako bakantzetatik kanpo).


Argibideak OSASUNA GV deituz : 07.86.07.45.76 edo LSHZko idazkaritzara deituz : 05 59 93 38 91


Saldo handian goaitatzen zaituztegu !