Bizileku tailerra Uztaritzen

19.02.2026

2026ko martxoaren 3tik 31ra, Uztaritzeko CCAS-ek Habitat tailer bat antolatzen du Herriko Etxean, ASEPT eta Arditeya Vieil Assantza baliabide zentroarekin elkarlanean.

55 urtetik goitiko pertsonentzat da. 5 saio izanen dira, asteartero goizez, 9:30etik 11:30era.

Egitarauan :

  • Etxebizitzaren, osasunaren eta ongizatearen arteko loturak ulertzea
  • Etxeko airearen kalitatea hobetzea
  • Eguneroko produktuen ordezko alternatibak deskubritzea
  • Energia gastuak ttipitzea eta aurrekontua hobeki kudeatzea

Uztaritzeko Herriko Etxean

Izen-ematea eta informazioa : 05 59 93 38 91 -  ccas(at)ustaritz.fr 

Toki mugatuak