INFORMATIKA TAILERRAK - ADINEKO JENDEAK

05.12.2018

Adineko jende gero eta gehiagok tresna numerikoak erosten dituzte. Haatik, hastapenean gailu hauen erabiltzea laguntzarik gabe zaila gerta daiteke. Horregatik eta Interneten informazioa aiseago atzemateko gisan Uztaritzeko Laguntza Sozialeko Herriko Zentroak tableta numerikoei buruzko tailerra antolatu du 2018ko azaroaren 15 eta 23an.

CIAPA adinetako presunen autonomiaren aldeko elkartearekin partaidetzan egina izan da eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak eta CNSA-k (autonomiaren aldeko elkartasun kutxa nazionala) diruztatu dute. CIAPAren misio kargudun batek eta ararteko numeriko batek kudeatu tailerrean hamar erretretadunek parte hartu dute. Bi egun hauen programa: tresnaren deskubritzea, erabilpen kontseiluak, argazki zuzenketak, interneteko urrats administratiboak, txartel merkeen bilaketa (tren, hegazkin),...

Gehiago jakiteko edo Laguntza Sozialeko Herriko Zentroko ondoko tailerretan parte hartzeko, ez duda, dei gaitzazu 05.59.93.38.91 zenbakira.