ARRUNTZAKO OBRAK
03.02.2026
Arruntzako erdiguneko antolaketa lanen karietara, otsailaren 4tik asteazkena otsailaren 6ra arte (ostirala), asfaltatze lanak eginen dira.
Hiru egun horietan, zirkulazio arazoak sortuko dira auzoan.
Bidea ez da hetsia izanen, bainan zirkulazioa aldizka eginen da, obren aitzinamenduaren arabera.
Autoak banan-banan pasatuko dira, eta horrek geldialdi eta itxaronaldiak eragin ditzake.
Ahal bada, zuen joan-etorriak aitzinetik antolatzera gomendatzen zaituztegu, eta kasu egitea obren inguruan.
Milesker zuen ulermenagatik.



