SANEAMENDU OBRAK

28.07.2026

Euskal Hirigune Elkargoarentzat, Duhalde BTP enpresak saneamendu obrak eginen ditu uztailaren 28tik abuztuaren 14ra.

Zirkulazioa trabatua izanen da Intharteak bideko 60. zenbakiaren eta Uztaritzeko bideko 101. zenbakiaren artean, Haltyako biribilgunearen inguruan.

Obrek iraunen duten denboran :

  • Bidea hetsia izanen da Intharteak bideko 60. zenbakiaren eta Haltyako biribilgunearen artean.
  • Desbideratzea Herauritzeko bidetik eginen da.
  • Haltyako biribilgunean, zirkulazioa aldi baterako semaforoekin eginen da.

40 autobus lineak segituko du obrek iraunen duten denbora guzian.

Milesker zuen ulermenagatik.