GHKAK ANTOLATZEN DUTE LIBURU TRUKAKETA BAT !

08.06.2026

Uztaritzeko Gazte Herriko Kontseiluak hitzordua emaiten dauzue ekainaren 14an, igandez, Lapurdi gelan, Herriko Etxean, 10:00etatik 12:00ak arte.

Printzipioa sinplea da :

  • Ekarri jadanik irakurri dituzun liburuak
  • Truka itzazu beste liburu batzuen kontra
  • Deskubri irakurketa berriak eta eman bigarren bizia zure liburueri !

Eleberriak, BDak, mangak edo beste liburuak… denek parte hartzen ahal dute 

Momentu goxo eta partekatzeko parada bat, deneri idekia !

  • Lapurdi gela – Uztaritzeko Herriko Etxea
  • Ekainaren 14an, igandez
  • 10:00etatik 12:00ak arte

Asko espero zaituztegu!