UDAKO HITZORDUA

12.07.2021

Uda huntan (aintzineko udetan bezala) uztaritzeko HITZ OPEN gaztetxea idekia izanen da ASTEAZKENERO arratseko 7ak t'erdietatik goiti, Mintzapraktikak egiteko. Euskara lantzea da helburua, mahai jokoetan jostatuz. Maila guzier idekia da, joko guziak bakoitzari adaptatzen baititugu.

Arrats goxo baten pasatzeko da, gazte, zahar, familia, lagun edo maitaleekin.

Ahal dutenek edateko edota jateko zerbait ekartzea gomitatuak dira.

2021ko Udako lehen hitzordua uztailaren 7an izanen da gaueko 7ak t’erditan eta agorrilaren 11a arte iraunen du, astero joko berri batzuekin.

Ahantzi gabe dena URRIRIK dela.
Uztaritzeko gaztetxea geltokiaren ondoan da.

Xehetasunak :  hitzopen.uztaritze(at)gmail.com