UZTARITZE FIBROMIALGIAREN MUNDUKO EGUNAREN ALDE
12.05.2026
Maiatzaren 12an, “La France En Bleu” kanpainaren bidez, Uztaritzeko Herriko Etxeak bere sustengua erakutsi nahi die fibromialgia duten pertsonei. Gaitz kroniko hori oraindik guti ezagutua da eta usu ikusezina.
Mobilizazio hunen bidez, herriak jendea sentsibilizatu nahi du eta bere elkartasuna erakutsi hunkituak diren pertsonei eta haien hurbilekoeri.
Fibromialgiak biztanleen %2 eta %4 artean hunkitzen ditu. OMEk 1992tik ezagutzen duen gaitz horrek ondorio handiak ditu eguneroko bizian : min kronikoak, neke handia eta lo egiteko zailtasunak eragin ditzake.
Ekintza hau Fibromyalgies elkarteak eramaten duen kanpainaren barne da. Elkarte horrek urte anitz daramatza gaitz hunen ezagutarazteko eta hobeki ezagutua izaiteko lanean.



