UZTARITZEKO ETA INGURUETAKO GAZTEAK (64480)

09.07.2019

Uztaritzeko Gazte Informazio Guneak label berria eskuratzearen karietara, lurraldeko gazteriari buruzko diagnostikoa egin nahi dugu.

Ikerketa honen helburua da herriko gazteen tokiko errealitateak hobeki ulertzea eta beren problematikak zein diren jakitea, gazteriarekin lanean ari diren profesionalen zerbitzuak horren arabera egokitzeko.
Testuinguru horretan, Uztaritzen eta inguruetan (64480) bizi diren 11 eta 30 urte arteko gazteekin inkesta anonimo bat burutuko da eta Gazte Informazio Gunearen zerbitzuaz baliatu diren jende guziei satisfakzio galdeketa bat helaraziko zaie.
 
Bi galdeketa:
•    Uztaritzen, Jatsun, Haltsun, Larresoron bizi diren, San Frantses Xabier kolegioan eta San Josepe lizeoan ikasten duten 11 eta 30 urte arteko gazteendako galdeketa.
Esteka:
 https://docs.google.com/ …/1FAIpQLSfnYe6VxkbYNmjQN…/viewform…

•    Uztaritzeko Gazte Informazio Gunearen zerbitzuaz behin edo gehiagotan baliatu diren jendeei zuzendu satisfakzio galdeketa.
Esteka:
 https://docs.google.com/ …/1FAIpQLSefEG98-rUCMPf4s…/viewform…
 

Uztaritzeko lurraldearen diagnostikoak eta satisfakzio galdeketak arrakasta ukateko, ahal bezain gazte gehienek erantzun behar dute.
 
Horregatik, Uztaritzeko Gazte Informazio Guneak minutu zenbait hartzea galdetzen dizue, bi galdeketei ihardesteko.


64480 lurraldean bizi diren 11 eta 30 urte arteko lagunak badituzue? Edo Uztaritzeko zerbitzuaz baliatu diren lagunak? Informazioa helaraz iezaiezue!


Milesker inportantzia orokorreko proiektu horrentzat erakutsiko duzuen interesarengatik. Espero dugu parte hartuko duzuela.