UZTARITZEKO MEDIATEKA

16.06.2025

Uztaritzeko herriak Mediateka berri bat ukanen du, eta ahalmen berriak eskainiko ditu lurraldearentzat anbizio handiko kultur proiektu egituratzaile bat garatzeko.

915 m2-ko azalerarekin, apalategi berriekin, eta lurraldeko publiko eta elkarte munduko kultur eragileei zuzendutako espazio anitzekin, elkarlanean eremandako proiektu kultural berri bat da, laster Lota parkearen eta Lapurdi plazaren bidegurutzean sortuko dena: mediateka hori bizi, ikasi eta partekatzeko leku gisa pentsatua izan da, denen zerbitzura.

Espazio berritzaile eta inklusiboa

Zer berritasun etorkizuneko mediatekan?

  • 21.000 obra baino gehiago eskainiko dira publikoaren kontsulta eta maileguetan, horien artean, 2.500 izenburu baino gehiagoko euskarazko dokumentu-fondo bat, euskal literatura eta kultura zabaltzeko.
  • Web atari batek baliabide numeriko anitzak ukanen ditu: liburu elektronikoak, aldizkariak, eta adin guziendako baliabide pedagogikoak.
  • Ludotekak 500 joko baino gehiago izanen ditu, eta mahai jokoak, bideojokoak eta belaunaldien arteko jolas jarduerak egiteko guneak izango ditu.
  • Espazio digitalak informatika postuak, tabletak eta doako wifi konexioa izango ditu, erabiltzaileei teknologia berriak deskubritzeko aukera eskainiz.
  • Elkarbizitzarako gune bat, jarleku erosoekin, irakurketa guneekin eta kafe txoko batek belaunaldien arteko trukaketak eta topaketak bultzatuko ditu.
  • 120 eserlekuko ikusgarri gela bat, proiekzioak, ikusgarriak, hitzaldiak eta tailerrak antolatzeko gune bat eskainiko duena.

Zergatik mediateka berri bat?

Kultura eta numerikoa baliatzeko eskaerari aurre egiteko, Uztaritzeko herriak ekipamendu moderno, inklusibo eta berritzaile batean inbertitzea erabaki du. Gaur egungo mediateka, bere 2.665 kideekin (+% 18 2023ari konparatu) eta 2024an 44.902 mailegu baino gehiagorekin (+% 22), ez da aski uztariztarren kulturarako zaletasunari erantzuteko.

Batez ere, Hartzaro, Herri Uzta, Aste Urdina, Uzta Hitzan eta Trantsizio Ekologikoaren Astea bezalako gertakari enblematikoek baliabide berriak ukanen dituztelako azpiegitura berri horri esker. 

Finantzamendu kontrolatu eta arduratsua

Finantzamendua partaidetza plan batean oinarritzen da, kanpoko diru laguntza publikoen gain diren kostuen % 73,3 barne :

  • Estatua (DRAC, DSIL)
  • Akitania Berriko eskualdea
  • Pirinio Atlantikoetako Departamendua
  • Euskal Hirigune Elkargoa

Kudeaketa zorrotz horrek Uztaritzen kultura eta berrikuntza sostengatzeko eta garatzeko engaiamendu kolektibo bat islatzen du.

Eraikin iraunkorra eta ingurumena errespetatzen duena

Arkitektura bioklimatikoaren printzipioen arabera sortua, mediatekak material iraunkorrak eta geotermia sistema bat erabiliko ditu erosotasun termikoa bermatzeko eta energia kontsumoa murrizteko.

Kanpoan, oinezkoen ibilbideekin eta hiri altzari eko-arduratsuekin, paisaia antolaketek eremu goxoa eskainiko dute. Horrela, Mediatekak eginkizun bertutetsua ukanen du lotura sozialaren indartzeko gune irekien bidez.

Proiektuaren jarraipena egin

Informazio guzia bildu :