ALERTA GORRIA – SU ARRISKU OSO HANDIA

30.07.2026

Pirinio Atlantikoak alerta gorrian dira, 2026ko abuztuaren 10eko 23:59 arte, bederen.

Prebentzio neurri gisa, Uztaritzeko Herriko Etxeak aldi baterako gelditzen ditu sasiak garbitzeko lanak, xehatze lanak eta sua piz dezaketen herriko lan guziak, alerta bukatu arte.

Debekuak:

  • Sua egitea eta landareak erretzea.
  • Su artifizialak eta material piroteknikoa erabiltzea.
  • Barbecue egitea naturan.
  • Erretzea oihan batetik 200 metro baino hurbilago.

Gogoratzeko:

  • Ez utzi egurra, butanoa edo su har dezaketen beste gauzak etxearen ondoan.
  • Sua hasten bada, deitu berehala 18ra, 112ra edo 114ra, eta erran zehazki nun den.

Arriskua duten lanetan:

  • Begiratu materiala ongi dela.
  • Ez egin lanik bero handiena egiten duen orenetan.
  • Ura edo su-itzalgailu bat hurbilean atxiki.
  • Telefono bat eskura ukan, behar izanez gero berehala deitzeko.

Milesker zuen ulermenagatik.