tTOK | ERAKUSKETA - Judith Millot

Friday 24 November 2023 - - Thursday 11 January 2024

BITARTEAN

Estreinaldia: azaroaren 24a, ostirala, 19:00. Ongi etorri!

Judith Millot Baionan bizi da. Frantzian sortu zen 1984an, Dordonha eskualdeko Perigueux hiri nagusian.

Okzitaniako Tolosako Arte Institutuan DNSEP titulua eskuratu zuen, Arte aipamenarekin 2008an. Ikasketa bukaerako diplomak hiri ingurunea eta jokoa ditu ikasgai, eta instalazioa jorratzen du.

Ikasbidea burututa, artista plastikoak bere lana egonaldien bidez garatzea erabaki zuen.

2010ean Baionara iritsi eta 2013an Bidarten kokatu zen, tailer egonkor batean "La Communale" izeneko kolektiboan. 2015ean, Jana Lottenburger eta Luc Médrinal-ekin irudi inprimatuak ikertzeko elkartea sortu zuten: "Labo Estampe". Bide batez, egitura horrek Bokalen dituen lokaletara aldatu zuen bere tailerra Millot-ek.

Ikerketa plastikoarekin batera, Judith Millot-ek formakuntzak ere eskaintzen ditu. Euskal Hiriguneko Arte Goi Eskolan (ESAPB) grabadura irakasten du eta ikastetxeetan ardura ematen ditu tailerrak.

"Dagoenaren zirrikituetatik keinuka ari den posiblea antzeman ahal izateko ikusten ikastea. Nork bere egoitza nahasmenduaren baitan aurkitzea, bertan dauden objektu txikietan istorio sekretu baten atzematea, jokoa agerraraztea, begi egonezinak hiriko instalazio desolatuen antolamendu erabilgarriari azaleko begirada iheskorra baino ematen ez dienean. Agerraraztea, atzartzea, lekuz aldatzea, marratzea, kokatzea, Iparra galtzea. Horrelakoak dira Judith Millot-en keinu eta ibilbide artistikoak."

— Ana Samardzija Scrivener

Ordutegia
Asteartetan: 17:00 - 20:00
Asteazkenetan: 9:00 - 16:00
Ostegunetan: 15:00 - 18:00
Ordutegi finko honetatik kanpo ere irekia izan daiteke. Nahi izanez gero, edo hitzordua hartzeko deitu, lotsarik gabe.
Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra hetsia izanen da.

Sartzea urririk.

< Zerrendarat itzuli