Auzoaldeak

Uztaritze eta bere auzoak Errobi ibaiaren inguruan eraiki ziren.

Uztaritzek Hego-ekialdean duen ordoki alubialari esker, baita bere kokagune estrategikoa eta emankorrari esker, herri barnea, Hiribehere eta San Mixel auzoak merkataritza eta laborantza mailan garatu ziren.

Mendebaldean, Heraitze eta Arruntz auzoak Errobiri perpendikularki garatu dira, Antzara errekak bereizten dituen bi goi-ordokietan.