Hiri barnea

Lapurtar estiloko etxeak

1523 urteaz geroztik, Ameriketak aurkitu eta berahala, Errobi zelaiko artogintza berriak, laborantzari eta Uztaritzeko herriari inarrosaldi eder bat ematen dakote, zeinaren ondorioz, besteak beste, bizileku egoitzari hats berri hobekor bat eman dion..

Erdi-aroko egurretxeak apurka desagertzen dira. Harrizko eraikuntza nagusitzen da eta edertasuna itxuratzen hasten da.

Lehengo etxeen zur zati eta argamatsak beiratuak dira ; kolore gorria hartuko dute berantago, idi odoletik datorren kolorea, eta paretak gisuz xurituak izanen dira (hortakotz da hainbeste gisulabe aurkitzen gure lurraldean). Horren ondorioz, lehenbiziko egoitza xuri-gorriak agertzen dira.

Lapurdiko etxea nagusituko da Uztaritzeko garai emankorrean (Baileriko auzitegia, garrantzizko erdigune ekonomikoa, Nafarroa eta Baionaren arteko harreman-zilkoa). Frantses iraultzatik bizirik atera diren etxeak garai hortakoak dira: teilatuak zureriz apaindu bezain landuak, estai gorbelduak, argamatsak agerian, zizelkatuaren eskuzabaltasun nabarizkoa.

 

 

Eiherak

Xopoloko Ihara : Frantses iraultza aitzin, eihera hau ez zen beste eiheren gisa etxe-noble bati atxikia, baina Purgu auzoaldeko etxeena zen.

Gaztelua

Arnaud BERTRAND, Lapurdiko Bizkondea, Ingalaterrako Richard 1.ak Baionatik kanporatua, Uztaritzen finkatua zuen bere hiruburua eta bere gaztelua eraiki zuen lehengo eihera eta ibai-portu goineko munho kaskoan. Gaztelu hau, oholesi batez inguratua zen gotorleku baten erdigunea zen. Zenbait urte berantago, Lapurdi lotua izan zen, Ingalaterrako erresuman baitan zagon Akitaniako Dukerriari. Errege boterearen ordezkari zen Baile bat, probintziburu gisa izendatua izan zen. aile bat. Erakunde hau ez zuten aldatu, Frantziako erregeak Akitania 1450ean bermenperatu zuelarik.

Gaztelua, baileri auzitegiko bai eta Biltzarreko egoitza egon zen Frantses Iraultza arteraino. Biltzarra, Probintziko parrokietatik herriko arazoen aipatzeko biltzen ziren ordezkarien batzarra zen (apezak eta nobleak ez zaitezken batzar horretara joan). XIX. Mendean desagertu den eraikin feudal honen itxura ; « suntsiketa barbaro » horren ondorioz, ez da pareten oinarria baizik gelditzen.