Hiribehere auzoa
Etxe-dorreak
Hirigoina, Sorhoeta eta Mestepierresenea (Garateneako kokapenean) etxe-dorreak ziren, inbaditzaileei aurre egiten zuten zinezko defentsa hirukia.
Sorhoeta, herriko etxe zaharrena daiteke, eta aldaketa gutiena jasan dukenik. Beren jabeek zioten, Haitze-tarren ber mailakoak omen zirela. Bailerriko sindiku nagusi eta lotinante kriminal andana bat etxe-dorre honen gerizan zeuden.

Abartaxipia
Etxe hau, Garat senaturarena zen garai batez, eta Charles Duhart-ena, 1874ean Txiletik itzuli zenean.