Ondare Nazionalaren Inbentarioa

Haitzeko jauregia 

Bere etorkia Lapurdikoarekin nahasten da. 1838an, Haitze-tar Andre-k, jabegoa bere iloba Laborde-Noguez-tar Andre-ri utzi zion, zeinaren ondokoek leku hau balioztatzen jarraitzen baitute.

 

 

 

Lota gaztelua

Euskal Kultur Erakundearen bulegoak, Herriko jabegoan den gaztelu honetan dira. Herriaren erdian kokatua da, Suzon Purgoaren eta lehenago eraikia izan zen Jondoni Bixintxo elizaren artean.

Gaztelu horren historia nahiko misteriotsua da eta herriaren memoria kolektibotik datozen elementu bakar batzu dira gelditzen.

Lota gaztelua 1874 eta 1879 artean eraikia izan zen. Bernard Duhart, Baptiste deitzen zutena, eta honen emaztea Dominique-Rosalie Ainciondo, Txilen aberastu ondoren, gaztelua hau eraiki-arazi zuten Uztaritzen, beren sorterrian.

Gaztelu hau, inguru hauetan dauden gazteluetatik ohargarrienetariko bat da. Kanpoaldeko aitzindegietako erlaitzen itxura sotilak ohiz kanpokoak dira, kanpoen eta barneen apaindurak, leku hauentzat arraroak bezain arrotzak direlarik. Bere berezitasunak osoki parte hartzen du historian eta Uztaritzeko paisaiaren baitan.

Jondoni Bixintxo Eliza

1864an, eliza zaharra utzia izan ondoren, eraikin berri bat egina izan zen, euskal ohituraz bestelakoa. Errotik Neo-gotiko estilokoa, berezitasun batzu agertzen ditu zeinei esker, Ondare Nazionaleko inbentarioan sailkatua izan baita.Aipa ditzazkegu burdina urtuzko galeria eta oroz gainetik André Trébuchet-en fresko miresgarria.

Mokopeita

Okre kolorezko etxe eder bat da, XVIIgarren mendeko ate batez eta Berpizkundearen garaiko estilozko berinaz apaindua dena. 1673an osoki berritua izan zen, Luis XV ateko atalburuak agertzen duen dataren arabera.

Famili bera izan zen hiru mendez egoitza honen jabe. Azken ondokoak, Dihinx-tarrak, Uztaritze Heraitze auzoko Betiriharotzena etxetik zetozen. Horietatik bat, Mugerren eta Baionan notario zen Alexandre Dihinx, euskalzale ospetsu bat zen, Vinson-en adiskide bat. Euskarara itzuli zituen besteak beste, Uztaritzeko Auzapeza zen Dominique Sescosse-k Herriko laborarientzat 1867an idatzi zituen Asegurantza Mutual Sozietatearen estatutuak. Bere anaiak, Laurent Bihinx medikuak, Dihinxenea etxea eraiki zuen Uztaritzen. 1925 urtetik goiti, Erromako sari nagusiduna zen André Trébuchet margolaria, Mokopeitan egon zen. Mota askotako obrak ber dohainez menperatzen zituen, freskotik zeramikara, baina elizen edo etxe partikularren apainketetan berezitu zen. Bere alaba Colette Trébuchet, Benoit ezkont izenez, etxe hortako gaurko jabea da. Mokopeita etxea, eraikin historiko gisa sailkatua da, bere baratze mailakatuekin. Osotasunean, 2008ko abenduaren 31ko prefeturako aginduaren ondorioz.

Mokopeita izenak erran nahi du « Mokoren etxea », bere aspaldikotasuna frogatzen duena, Mokoa, izen zahar jatorriz heraldikoa bait daitekelakotz