Herriko argien itzaltzea gauaz

2017ko urtarrilaren 26ko eta 2017ko ekainaren 1eko Herriko Kontseiluetan aho batez onartu zen herriko argien itzaltzea gauaz.

Argiteria publikoa gauaz itzaltzea diru eta ekologia kudeaketa manera egokian egitea da, eta Herriko Etxeak agintaldi honetan plantan ezarri energia-ekonomia programaren barne da. Azken urteetan argiteria publikoa Herriko Etxearen elektrizitate faktura orokorraren % 30 ingurukoa zen. Neurri ekonomikoez gain, ingurumena ere zaindu nahi dugu, argi-kutsadura ttipituz, berotegi-efektua duten gasak murriztuz eta gaueko bioaniztasuna zainduz. Herriko argiek jendeen osagarrian ere nahasmenduak eragin ditzake.

Gainera, uste komunaren kontra, gauaz argiak pizturik atxikitzeak ez du segurtasun eskasia saihesten. Alabaina, gauaz argiak itzaltzea erabaki duten herrietan ez da istripu edo delitu gehiago gertatu.

Uztaritzen argia gauaz itzaltzen da 2017ko ekainaren 15az geroztik, gauerditik 5:30era. Herriko Etxeak erabaki du argia pizturik atxikitzea bidegurutze nagusietan, aparkalekuetan bai eta eraikin publiko batzuen inguruan ere (ikus mapa).

Gauaz iragaten diren ekitaldientzat argia pizturik atxikitzea aurreikusia da (herriko bestetan...).

Urte batez esperimentatu ondoan, sortu energia eta finantza ekonomia aurkeztuko dizuegu.

Herriko Etxea zuen proposamen edo oharren entzuteko prest da:  mairie(at)ustaritz.fr

Herriko argiak non itzaltzen diren erakusten duen mapa  (2.5 MB) jpg