Azterketa proiektua: UZTARITZEren saihestea

150 bat biztanlek parte hartu zuen 2017ko martxoaren 22an Uztaritzeko herriko etxean iragan zen kontzertazioaren abian ezartzeko bilkura publikoan.

2017ko apirilaren 11, 13 eta 18an publiko eta elkarteekin 30 bat bilkura iragan ziren Uztaritzeko eta Larresoroko herriko etxeetako permanentzietan.

Azterketa teknikoak:

  • Finitze bidean den proiektuaren ardatza;
  • Aztertze bidean diren bidegurutze aukerak, Herriko etxean, auzo batzordeetan eta elkarteetan aurkezturiko balizko aterabide desberdinekin;
  • Finitze bidean den proiektuaren altimetriaren finkatzea;
  • Ezponden patarra, aztertze bidean;
  • Aztertze bidean den bideen saneamendu sarea (arroila eta urmaelak);
  • 2017ko ekaina eta abenduan eginiko bide trafikoaren kontaketa berriak.

Inguramenaren azterketak:

  • Eginiko airearen kalitatearen neurketak eta neurketa akustikoak (hastapeneko egoera);
  • Fauna/floraren inbentarioa lau urtaroetan (2016/2017);
  • Paisaia, aztertze bidean.

--------

2018ko 1. hiruhilekoaren finitzea/2. hiruhilekoaren hastapena:

Hilabete bateko formalizaturiko kontzertazioa, herriko etxean eskura utziriko txosten eta erregistroekin (iragarkia hedabide bidez/herriko etxeko informazioa/www.le64.fr webgunea).

Prentsa bidez eta herriko etxeko informazio bidez iragarririko kontzertazio bitarteko permanentziak.

2018ko 2. hiruhilekoaren finitzea:

Kontzertazioaren bilanari buruzko bilkura publikoa

E-mail bidez ondoko helbidera helarazteko ekarpen, iritzi eta galdekatzeak:  undefinedconcertation.contournement.ustaritz(at)le64.fr
edo gutun bidez
Pirinio Atlantikoetako Departamendua
Baionako delegaritza
4, platanen etorbidea 64100 Baiona

Operazioaren zehazteko egutegi orokorra:

2018ko 1. sei hilabetekoa: Kontzertazioaren eta proiektuaren pikoan ezartzea.

2018ko 2. sei hilabetekoa: proiektuari dagozkion baimen galde txostenen Prefekturan pausatzea eta Estatuko zerbitzuen eskutik instrukzioa.

2019: Arauzko prozedurak eta proiektuaren baimentzea.

Xehetasun gehiago  www.le64.fr/actualites/projet-detude-contournementdustaritz.html

Flyer  (4.1 MB) pdf