Publikoari Irekiak diren Eraikinak (PIE)

Irisgarritasunerako arauak :

Irisgarritasunerako arauek, ahalmen urriko jendeari autonomia ahal bezain handiaz mugitzea, egoitza eta muntaduretara errexki iristeko aukera, ekipamendu eta zerbitzuez baliatzeko errextasuna eta bidea atzematea eta komunikatzea ahalbidetu behar diote.

Irisgarritasunak ahalmen urritasun oro hunkitzen du (motorea, ikusmen arazo, entzumen arazo, buruko arazo...).

Ahalmen osoko edo elbarritu izanik ere, irisgarritasunerako baldintzak denendako berak izan behar dira edo, beharrez, hein bereko baliatze kalitatea ukan.

Eraikin horietako eta hauen inguruko irisgarritasunaren baitakoak dira:
  -   kanpoko bidexkak,
  -   ibilgailuen aparkatzea,
  -   eraikinen irisgarritasunerako eta harrerarako baldintzak,
  -   eraikin barneko zirkulazio horizontal eta bertikala,
  -   publikoari irekiriko barneko egoitza eta komunak,
  -   ateak, barneko esklusak eta irteerak,
  -   lur eta murruetako estaldurak,
  -   instalatzen ahalko liratezkeen barneko eta kanpoko muntadura eta altzariak (argiztatze eta baliatzaileendako informaziorako baliabideak adibidez).

Gure ikusmoldea :

Ahalmen urriko pertsonen aukera berdintasunaren, parte hartzearen eta herritartasunaren aldeko 2005eko otsailaren 11ko legeak, irisgarritasunerako eta joan-etorriendako egokitzapenak egiteko epe zehatzak ezartzen ditu.

Irisgarritasunaren nozioak ez ditu elbarritasun egoeran diren pertsonak soilik hunkitzen, adinekoak, txirrindulariak, haurkarrozadun burasoak... ere hunkitzen ditu.

Ondorioz, denak autonomian eta segurtasunean mugitzeko eta denendako atsegina izanen den hiri barnea ukateko, Uztaritzeko herriak ondoko agenda plantan eman du.

 

  • Mapak (telekargatzeko) :
    - 1. Mapa  (2.0 MB) png
    - 2. Mapa  (2.8 MB) png

  • Egungo egoera   

    %50etik beherako irisgarritasun tasa orokorra
    1    Lota zentroa
    
    %50 eta %80 arteko irisgarritasun tasa orokorra
    2    Landagoien zentroa
    3    Sainte Catherine kapera
    4    Arruntzako eliza
    5    Saint Vincent eliza
    6    Indar Jokoak (Mailiarena)
    7    Arruntzako Eskola Taldea
    8    Heraitzeko Eskola Taldea
    9    Idekia Eskola Taldea
    10    IFCAM
    11    Gaztelondoako herriko etxea
    12    Elkarteen etxea
    13    Landagoien igerilekua
    14    Etxehasia gela
    15    Hiri barneko / Lapurdiko komunak
    16    Hondartzako komunak
    17    Kiroleta trinketa
    18    Arruntzako futboleko aldagelak
    19    Heraitzeko futboleko aldagelak
    20    Kiroletako futboleko aldagelak
    21    Errugbiko aldagelak
    22    Lapurdi zentroa
    
    %80 baino gehiagoko irisgarritasun tasa orokorra
    23    ASCA
    
    

  • 2016ean irisgarri emana
    24   Arruntzako Eskola taldea
    25   Idekia Eskola Taldea
       
  • 2017an irisgarri emana
    Gaztelondoa herriko etxea
    Hiri barneko / Lapurdiko komunak
    Errugbiko aldagelak
    Elkarteen etxea

  • 2018an irisgarri emana
    Sainte Catherine kapera
    Kiroleta trinketa
    Mailiarena
    Arruntzako eliza

    

  • Irisgarri emateko 2. epealdia (2019 - 2021)
    Lota zentroa
    Heraitzeko Eskola Taldea
    Landagoien igerilekua
    Arruntzako futboleko aldagela
    Lapurdi zentroa
       
  • Irisgarri emateko 3. epealdia (2022-2024)
    Landagoien zentroa
    Saint Vincent eliza
    Indar Jokoak (Mailiarena)
    Etxehasia gela
    Hondartzako komunak
    ASCA

  • Hetsiko edo lekualdatuko diren PIEak
    Heraitzeko futboleko aldagelak
    Kiroletako futboleko aldagelak

 

 

Ahalmen urridunendako egokituak diren Alokairu Apaleko Bizitoki (AAB, fr. HLM) eta etxebizitzak