Euskara ikasteko beka
Euskara ikasteko beka
Uztaritzeko herriak garatzen duen Hizkuntza Politikaren baitan, barnetegi bidez euskara ikasten duten herritarrentzat beka bat sortu dugu. Egitasmo honen helburua, Forua (AEK) eta Lazkaoko (Maizpide) euskaltegietan eskaintzen diren murgiltze formakuntzak ekonomikoki arintzea da, uztariztar helduak horrelako ikas prozesu intentsiboetara joateko animatzeko, denbora epe motz batean euskaldundu daitezen.
Beka honen eskuratzeko baldintzei doakienez, ondoko irizpideak kontuan hartuko dira :
- geografikoa : Uztaritzen bizitzea ;
- eskaera txostena herriko etxean utzitako eguna ;
- diru-sarrerak : erreferentziazko errenta fiskala taulan ageri diren mugen baino apalagoa izatea ; (ik. Bukaeran)
- segimena : hutsegiteen arrazoiak zehaztu beharko dira.
Bekak ez du klaseen kostua gaindituko (otorduak eta aterpea kanpo dira).
Aipatutako irizpideen arabera banatuko da, baita urteko aurrekontuan finkatutako mugaren baitan.
2016rako, herriak 2.000,00 euro bideratuko ditu honetarako.
Uztaritzen bizi den eta ondoko errenta baldintzak betetzen dituen jendeak barnetegiaren kurtsoen kostu osoa beka bidez ordaindua izaten ahal du (otorduak eta aterpea kanpo).
| Familiaren osaketa | Composition du ménage | Plafond de revenu fiscal / Gehienezko errentan maila |
|---|---|---|
| Pertsona | 1 personne | 15 376 € |
| 2 pertsona inor menpe izan gabe | 2 personnes sans personne à charge | 21 190€ |
| 3 pertsona edo pertsona menpeko pertsona batekin | 3 personnes ou 1 personne seule avec 1 personne à charge | 25 482 € |
| 4 pertsona edo pertsona bat menpeko bi pertsonekin | 4 personnes ou 1 personne seule avec 2 personnes à charge | 29 680 € |
| 5 pertsona edo pertsona bat menpeko hiru pertsonekin | 5 personnes ou 1 personne seule avec 3 personnes à charge | 35 058 € |
| 6 pertsona edo pertsona bat menpeko lau pertsonekin | 6 personnes ou 1 personne seule avec 4 personnes à charge | 39 510 € |
| Hortik goiti, gehitzen den pertsona bakoitzeko | Au-delà par personne supplémentaire | 4 407 € |
Dispositibo hunen gauzatzeko, goian aipatuak diren ikaskuntza-ibilbideak proposatzen dituzten erakundeekin eta herriko zerbitzuekin elkarlanean aritzea beharrezkoa da. Dagoeneko, zentroek ikasleen helburuak eta jarraipen-fitxak helarazteko prestutasuna erakutsi dute.
Halaber, herriko diru-laguntza eskatzen duen pertsonak, hitzarmen baten izenpetzearen bidez, laguntza hori eskuratzeko baldintzak errespetatzeko eta beharrezkoak diren egiaztagiri guziak aurkezteko konpromisoa hartuko du.
- Dokumentua deskargatzeko (1.0 MB)
(2026-09)





